Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LomcEZ_ EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI, 27 eta 28rako mobilizazioak

euskal herrian gure hezkuntza eraiki

Espainiar Estatuko Senatuak onespena eman ostean LOMCE, Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa eraikitzeko gainditu beharreko lehen oztopoa, Madrileko Kongresutik pasako da azaroaren 28an, behinbetiko onartua izateko. LOMCE, Hezkuntza Lege izateko, dagoeneko Estatu Espainolean egin beharreko bidearen amaierara iristen hasia da. Hala ere, bidearen amaierara bidearen hasieran zuen bakardade eta kontrakotasun gehiagorekin iritsiko da.
Makina bat dira LOMCE lege egitasmo honen aurka eginiko ekimen eta mobilizazioak, baina Euskal Herrian jarrera defentsiboa hautatu beharrean jarrera ofentsibo batekin aurre egiten ari gatzaizkio. Euskal Herrian “LOMCEri ez” soil batetik haratago, honi aurre egin eta bere aplikazioa ekiditeko moduak lantzen ari gara. Edozein kasutan, eraso berri honi eta etorkizunean etor daitezkeen erasoei aurre egiteko modurik egokiena, Euskal Herrian behar eta nahi dugun Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntza dela pentsatzen dugu. Honela bada, azken hamarkada luzetan, inposatu nahi izan dizkiguten lege eta dekretuen gainetik bestelako hezkuntza eredu bat ehuntzen joan gara. Asko dugu oraindik egiteko, baina orain arteko bide hori aintzat hartuz, baditugu abiapuntu diren eta garatzeko premia dutela uste dugun adostasun zabala batzen duten oinarrizko edukiak:
· Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzailea, integratzailea eta
hezkidetzailea. Aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua.
· Euskal Herriarentzat curriculum propioa.
· Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra.
· Hezkuntza komunitate zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabaki eta
kudeaketan.
· Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa.
Hau honela, hezkuntzako eragile ezberdinek, aldez aurretik egin dugun moduan, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak erabili ditzatela. Eta honekin batera gure herriko gobernu, alderdi, hezkuntza eragile eta jendarte osoari dei egiten diogu gure herriak behar eta nahi duen hezkuntza indartzeko eta Euskal Herrian erabaki eta eraiki dezagun pausoak ematera.
Gure aldetik, deialdi hau luzatzen dugun eragileok, edozein delarik ere gobernu eta alderdien jarrera, LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplika ez dadin estrategia komunak lantzeko gure konpromisoa berresten dugu eta horretan ari gara lanean. Eta arestian aipatutako ezaugarrien baitan, Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren bidean lan eginez bururaino eramateko konpromisoa hartzen dugu.
Tamaina honetako erasoen aurrean konpromisoak hartzeko garaia dela pentsatzen dugu. Beraz, Euskal Herriko hezkuntza komunitateari eta jendarte osoari dei egiten diogu LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren eraikuntzan parte aktibo izatera. Bide horretan, azaroaren 28an, LOMCEa Espainiar Kongresuan behin-betiko onartuko den egunean, ikastetxeetan egingo diren elkarretaratzeetan eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko diren manifestazioetan parte hartzerako deia egiten dugu.
· Bilbon, 18:30etan Eliptika plazatik
· Iruñean, 18:00etan Autobus Geltoki zaharretik.
· Gasteizen, 18:00etan Bilbo plazatik
· Donostian. 18:30etan Bulebarretik.
Honekin batera, azaroaren 27an Eusko Legebiltzarrean LOMCEren inguruko eztabaida monografikoa izango delarik, elkarretaratzea burutuko dugu 11:30etan alderdi politikoei gure aldarrikapenak entzun, LOMCE ez ezartzeko konpromisoa har eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun ezkuntzaren eraikuntzan pausoak emateko engaiamendua publikoki adieraz dezaten eskatzeko.
Euskal Herrian, 2013ko azaroaren 26an

———————————————————————————————–

Tras ser aprobada en el Senado español, la LOMCE pasa este jueves día 28 por el Congreso de Madrid para ser definitivamente aprobada. La LOMCE, primer obstáculo para la construcción de un sistema educativo propio en Euskal Herria, ha llegado al último paso en su camino para ser una ley de educación, pero aún así acaba su recorrido como lo empezó; en la más absoluta soledad y con más oposición que nunca.
Han sido innumerables las movilizaciones e iniciativas en su contra, pero en Euskal Herria, más allá de la denuncia y la oposición, hemos optado por una posición ofensiva y trabajar los modos para que no llegue a aplicarse. En cualquier caso, ante este y cualquier otro ataque, sólo nos queda construir nuestro Sistema Educativo Propio. En este camino, no partimos de cero. En la últimas décadas, gracias al compromiso y a la voluntad demostrada por toda la comunidad educativa, y mediante los amplios acuerdos conseguidos, hemos ido tejiendo otro modelo educativo por encima de leyes y decretos que se nos han querido imponer.
Tenemos mucho por hacer, pero teniendo en cuenta el camino recorrido y partiendo de los contenidos básicos logrados de manera consensuada, creemos que tenemos la base necesaria para desarrollarlos y profundizar en ellos:
· Una educación inclusiva, compensadora, integradora y coeducativa que garantice el desarrollo de
todo el alumnado. Basada en la igualdad de oportunidades, en la equidad y en la calidad.
· Curriculum propio para Euskal Herria.
· Un único modelo lingüístico que formará alumnado euskaldun y plurilingüe.
· Participación democrática de la comunidad educativa y la ciudadanía en las decisiones y gestión de
la educación.
· Un marco normativo propio que incluya los puntos mencionados anteriormente.
Una vez más, los agentes educativos exigimos a los partidos políticos, a los parlamentos y a los gobiernos tanto de Navarra como de la Comunidad Autónoma Vasca que de ninguna manera se aplique la LOMCE y que al mismo tiempo, den pasos y pongan todos los medios necesarios para que en Euskal Herria podamos construir nuestra educación, sin injerencias externas.
Por nuestra parte, cualquiera que sea la posición adoptada por los diferentes gobiernos y partidos políticos, los agentes educativos nos comprometemos a no aceptar ninguna imposición, hacer frente a la LOMCE y elaborar estrategias comunes para que no se aplique en nuestro pueblo.
De la misma manera, nos comprometemos a seguir trabajando y desarrollar completamente los términos que hemos apuntado anteriormente, en el camino hacia el sistema educativo propio que queremos y necesitamos en Euskal Herria.
Ante la magnitud de esta agresión, creemos que ha llegado el momento de adquirir compromisos. Es por ello que hacemos un llamamiento a la comunidad educativa de Euskal Herria y así mismo al conjunto de la sociedad a hacer frente a la LOMCE, así como a participar activamente en el proceso de construcción de nuestro Sistema Educativo Propio. En este camino el próximo jueves 28 de noviembre, día de la aprobación definitiva de la ley en el Congreso español hacemos un llamamiento a participar en las concentraciones convocadas en los centros educativos así como en las manifestaciones que se celebrarán en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria:
· Bilbo, 18:30 desde la plaza Elíptica.
· Iruñea, 18:00 desde la antigua estación de autobuses
· Gasteiz, 18:00 desde la plaza Bilbao
· Donostia, 18:30 desde el Boulebard
Además de todo esto, el próximo miércoles 27 de noviembre nos concentraremos ante el parlamento de Gasteiz donde tendrá lugar un debate monográfico sobre la LOMCE y haremos llegar nuestras reivindicaciones y exigiremos a los partidos políticos que hagan público su rechazo a la LOMCE y se comprometan a dar pasos reales en la creación de un Sistema Educativo Propio.
En Euskal Herria, a 26 de noviembre de 2013

———————————————————————————————–

ATT00007

imagen_pdfmini Jatorrisko agiria (Documento original) PDF Eus, PDF Cas,

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s