Categorías
Uncategorized

Lehiaketa, Eskola Bideak / Concurso Caminos Escolares

«Salburuan eskolarako bidean» marrazki-lehiaketa abiatu dugu Salburuko Eskola Bideak lantaldetik (Salburua Burdinbide auzo elkarteak, Salburua eskolak, Errekabarrik, Arantzabelak eta auzoko gizarte etxeak osatuta).

🎨 12 urtera arteko umeek beren marrazkiak aurkeztu ditzakete otsailaren 6ra arte.

Eragin buruari! (eta hankei 😉

🚶🏾‍♀️Desde el grupo de trabajo de Caminos Escolares de Salburua, formado por la Asociación Salburua Burdinbide, las escuelas Salburua, Errkabarri y Arantzabela y el Centro cívico de Salburua, hemos puesto en marcha el concurso de dibujos ¡Camino a la escuela!.

🎨 Las y los txikis de hasta 12 años pueden presentar sus dibujos hasta el 6 de febrero.

Dadle a la cabeza… ¡y a los pies!

Categorías
Uncategorized

Salidas de Aintziramendi (calendario) – Aintziramendiko irteerak (egutegia)

Eskolako mendi-irteeren taldea, Aintziramendi, sasoian dago ikasturte honetan! Dakizuenez, hilaren 3. igandean izaten dira irteerak. Jarraian duzue egutegia. Animatu!

El grupo de salidas al monte de nuestra escuela está en forma este curso! Como sabéis, hay una salida el tercer domingo de cada mes. A continuación podéis consultar el calendario. ¡Animáos!

Urriaren 17a – 17 de octubre: Aguake.

Azaroaren 21a – 21 de noviembre: Astaiz.

Abenduaren 19a – 19 de diciembre: Lañoko kobazuloak – cuevas de Laño.

Urtarrilaren 16a – 16 de enero: Alda.

Otsailaren 20a – 20 de febrero: Zizkiño.

Martxoaren 20a – 20 de marzo: Albertia.

Apirilaren 10a – 10 de abril: Aitzgorri.

Maiatzaren 15a – 15 de mayo: San Lorenzo.

Categorías
Uncategorized

¡Vota por la escuela y para el barrio! / Bozkatu eskolaren eta auzoaren alde!

Euskaraz (más abajo en castellano):

📣 Salburua eskolako guraso elkartetik bi proiektu aurkeztu ditugu Hobetuz programara; alegia, Gasteizko Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen programara. Udalak boto gehien jasotzen dituzten proiektuak gauzatuko ditu. Horregatik, gure eskolarako aurkeztutako bi proiektuen alde botoa ematera animatzen zaituztegu:

1) 🚶🏾‍♀️ Eskola-bide seguruak Salburuan. Gure seme-alabak modu seguru eta autonomoan joan ahal izateko eskolara eta etorkizuneko institutura. https://v-g.eus/hobetuz70e

2) 🏓 Kirola, berdintasuna sustatzen duen elementu gisa. Gure eskolan eta gainerako ikastetxeetan kirola eta berdintasunari buruzko astea egin dadin. https://v-g.eus/hobetuz100e

3) Gainera, Denon Eskolak (Arabako eskola publikoetako Guraso Elkarteen federazioak) «Gasteiz, hiri hezkidetzailea» https://v-g.eus/hobetuz109e proiektua aurkeztu du, eta hori ere bozkatzera animatzen zaituztegu (hiru proiektu bozka daitezke guztira).

Nola bozkatu?

📲 Online: beharrezkoa da herritarren udal-txartela (igerilekuetakoa) edo ziurtagiri digitala (NAN elektronikoa…).

👩🏽‍🦳Aurrez aurre: gizarte-etxeko leihatilan.Epea azaroaren 28an amaitzen da.

Gainera, auzo-elkartearen kartela konpartitzen dugu, auzorako proiektu gehiagorekin!

Eman zure botoa!

*******************************

📣 Desde Aintzira, la asociación de madres y padres de la escuela de Salburua, hemos presentado dos proyectos a Hobetuz, el programa de presupuestos participativos del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz. El Ayuntamiento llevará a cabo los proyectos más votados. Por eso, os animamos a votar por los dos proyectos que hemos presentado:

1) 🚶🏾‍♀️ Caminos escolares seguros en Salburua. Para que nuestras hijas e hijos puedan ir de forma segura y autónoma a la escuela y al futuro instituto. https://v-g.eus/hobetuz70e2)

2) 🏓 El deporte como elemento potenciador de la igualdad. Para que en nuestra escuela y el resto de centros educativos se haga una semana sobre la igualdad en el deporte y desde el deporte. https://v-g.eus/hobetuz100e

3) Además, la federación de AMPAs de escuelas públicas de Álava ha presentado el proyecto «Vitoria-Gasteiz, ciudad coeducadora» https://v-g.eus/hobetuz109e , al que también os animamos a votar (pueden votarse tres proyectos en total).

¿Cómo votar?

📲 Online: es necesario identificarse con la tarjeta municipal ciudadana (el carnet de las piscinas) o un certificado digital (DNI electrónico…).

👩🏽‍🦳Presencial: en la ventanilla del centro cívico. El plazo termina el 28 de noviembre.

Además, la asociación vecinal apoya otros proyectos para el barrio. Compartimos el cartel.

¡Animáos a votar!

Categorías
Uncategorized

Salburuan euskaraz bizi nahi dut! / Camisetas y materiales

Euskarak inoiz baino laguntza eta bultzada handiagoa behar du. Eta horretan lagundu nahirik, auzoko hiru Guraso Elkarteak eta Sarburu Kultur elkartea batuta Euskararen egunerako kamiseta eta osagarrien eskaintza egin nahi dizuegu.


Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) izango da. Ikastetxe askotan, egun hori aintzat hartuta, hainbat ekimen egiten ditugu urtero ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko. Horretarako “Salburuan Euskaraz bizi nahi dut” materialak jarri ditugu zuen eskura.

Eskaera egin

********************************

El euskera necesita más apoyo y empuje que nunca. Y queriendo ayudaros a ello, con la unión de las tres Asociaciones de Padres y Madres del barrio y la Asociación Cultural Sarburu queremos ofreceros camisetas y complementos para el Día del Euskera.

El 3 de diciembre será el Día Internacional del Euskera. En muchos centros escolares, teniendo en cuenta este día, cada año realizamos una serie de iniciativas para fomentar en el alumnado las ganas y la ilusión de vivir en euskera. Para ello hemos puesto a su disposición materiales de Salburua Euskaraz bizi nahi dut.

Hacer solicitud

Categorías
Uncategorized

Patioa hobetzen / Mejorando el patio

¡Seguimos mejorando el patio!

Codo con codo haremos de nuestra escuela un lugar confortable y divertido 🌿🍁 ¡entre todas y todos es posible!

Patioa hobetzen jarraitzen dugu!!

Bilakatu dezagun gure eskola leku atsegin eta dibertigarria 🌿🍁 Guztion artean, posible da!

Categorías
Uncategorized

Salburuan euskara plazara

Ze arratsalde puxka pasa genuen urriaren 15ean «Salburuan euskara plazara» jarduerarekin! Salburua, Errekabarri eta Arantzabelako guraso elkarteek antolatuta, Sarburu euskara-elkartearekin batera eta Zilipurdiren jolasekin.Datozen ostiraletan, graffitiak eta jolas gehiago!

El 15 de octubre pasamos una gran tarde. Disfrutamos de «Salburuan euskara plazara», organizado por las AMPAs de Salburua, Errekabarri y Arantzabela, junto con la asociación euskaldun Sarburu y disfrutando de los juegos de la asociación Zilipurdi. Los próximos viernes, graffitis y más juegos!

Categorías
Uncategorized

Guraso Eskolako saioak! / Sesiones de la Escuela de Madres y Padres de Salburua

(Más abajo en castellano)

Kaixo, familiak!

Abian da Salburua Eskolako Guraso Eskola. Ikasturtean zehar, hamaika prestakuntza-saio izango ditugu. Parte hartzera gonbidatuta zaudete!

Ez da derrigorrezkoa saio guztietara joatea. Norberari ondoen egokitzen zaizkion saioetan parte har daiteke. Saio guztiak astelehenetan izango dira, 15:30ean eskolako informatika gelan, gaztelaniaz.

Egunak eta gaiak:

Azaroak 22: Autonomia. Ahaleginean heztea. Autoestimua eta autokontzeptua.

Abenduak 13: Aginduak eta arauak. Pazientzia garatuz.

Urtarrilak 17: Elikaduraren nahasmenduak. Gure seme-alabak haien elikaduran inplikatzen.

Urtarrilaren 31: Sexualitatea eta afektibitatea. Abusuaren prebentzioa.

Otsailaren 14an: Gure osasun mentala eta osasun mentala zainduz.

Otsailaren 28an: Gure seme-alaben hazkuntzan parte hartzen duten beste figura batzuekiko gatazkak kudeatzea.

Martxoak 14: Haurren dolua.

Martxoak 28: Nerabezaro-aurrekoa. Zer da?

Apirilak 11: Adimen emozionala

Maiatzak 2: Atxikimendua. Garapen psikosoziala.

Maiatzak 16: Pazientziaren giharra lantzen.

Maiatzak 30: Gatazken kudeaketa.

Ez da derrigorrezkoa etorri aurretik izena ematea, baina komenigarria da, Guraso Elkartetik hobeto antola ahal ditzagun saioak: aintzira.jarduerak@gmail.com

Ondo izan!

*******************************

Kaixo, familiak!

Ya está en marcha la Escuela de Madres y Padres de Salburua. A lo largo del curso, vamos a tener once sesiones formativas. ¡Estáis invitadas e invitados a participar!

No es obligatorio acudir a todas las sesiones. Es posible asistir a las que más se adapten a las inquietudes de cada familia. Todas las sesiones son en lunes, a las 15:30 en la sala de informática de la escuela, en castellano.

Días y temas:

22 de noviembre: Autonomía. Educación en el esfuerzo. Autoestima y autoconcepto.

13 de diciembre: Límtes y normas. Desarrollando la paciencia.

17 de enero: Trastornos en la alimentación. Implicamos a nuestros hijos e hijas en su alimentación.

31 de enero: Sexualidad y afectividad. Prevención del abuso.

14 de febrero: Cuidando nuestra salud mental y su salud mental.

28 de febrero: Gestionar los conflictos con otras figuras involucradas en la crianza de nuestros hijos e hijas.

14 de marzo: El duelo en los niños y niñas.

28 de marzo: Preadolescencia… ¿Qué es?

11 de abril: Inteligencia emocional

2 de mayo: Apego. Desarrollo psicosocial.

16 de mayo: Entrenando el músculo de la paciencia.

30 de mayo: Gestión de conflictos.

No es obligatorio apuntarse antes de acudir, pero es conveniente para que desde el AMPA podamos organizar mejor las sesiones: aintzira.jarduerak@gmail.com

****************************************

En Salburua, este curso vamos a tener «Escuela de Madres y Padres», para formarnos sobre temas que nosotras y nosotros mismos elijamos, relacionados con la educación de nuestras hijas e hijos.

La primera cita es el lunes 18 de octubre a las 15:30 en el aula de informática. ¡Anímate!

Contacto: aintzira.jarduerak@gmail.com

Categorías
Uncategorized

Bueltan da Aintziramendi! / ¡Vuelve Aintziramendi!

Pandemiako etenaldiaren ondoren, bueltan da Aintziramendi, gure eskolako mendi-irteeren taldea. Hilero txango bat egongo da, hirugarren igandean. Lehenengo txangoa, honako hau:

🌳URRIAK 17, igandea: ANTOÑANA-AGUAKE

🕤09:30etan eskolan, Paris kalean, ate nagusian.

🚶🏾‍♀️Ibilbidea:Azazetako bidea hartuko dugu, Antoñarara iristean kotxeak aparkatuko ditugu. Bide zabal batetik hasiko gara eta Aguake ur-jauzietara helduko gara. Luzatzeko aukera egongo da, baina irteera oso egokia da etxeko txikiekin egiteko. Bazkaltzeko etxean, laburra da eta gertu dago.

🟢 Zailtasuna: OSO ERRAZA, gehiena karruekin egin ahal da, baina ez da gomendagarria.

***************

Tras el paréntesis de la pandemia… ¡vuelve Aintziramendi, el grupo de salidas al monte y a la naturaleza de nuestra escuela! Las salidas serán el tercer domingo de cada mes. Aquí os dejamos información sobre la primera salida:

🌳Domingo 17 de octubre: ANTOÑANA-AGUAKE

🕤09:30: Quedaremos en la escuela, Calle Paris, entrada principal.

🚶🏾‍♀️Recorrido:Cogeremos la carretera de Azazeta, al llegar a Antoñanaaparcamos los coches. Empezamos por una pista ancha y llegaremos a las cascadas de Aguake. Habrá opción de alargar, pero es una salida muy recomendable para las pequeñas criaturas de casa. Para comer en casa, es corta y está cerca.

🟢Dificultad: Muy facil, la mayoría se puede hacer con el carro, pero no es recomendable.Igandera arte!

Categorías
AMPA Uncategorized

Formación digital para familias / Familientzako prestakuntza digitala

Desde la Fundación Vital nos han propuesto participar en su programa de educación digital  “Toma el Control”. Para las familias ofreceránen nuestro centro las siguientes formaciones (en formato presencial y virtual a la vez):

  • Educación digital I (martes 28 de septiembre, 17:00-18.45): Pautas educativas, controles parentales, algunos riesgos en redes sociales y juegos online, su prevención…
  • Educación digital II (jueves 11 de noviembre, 17:00-18.45): Ajustes recomendados en redes sociales y juegos online, delitos, riesgos y prevención.
  • Educación digital III (jueves 24 de febrero de 17:10 a 18:40): Redes sociales y salud mental: adicción, percepción digital y reputación digital.

Para que se que se puedan llevar a cabo, es necesario contar con un grupo mínimo de 10-15 personas y, como consideramos de gran importante formarnos como familias en estos temas, os animamos a todos/todas a participar. Para ello, podéis inscribiros  en el enlace que pronto pondremos a disposición en esta misma página.

¡Muchas gracias por vuestra participación!

*****************************************

Vital Fundazioak «Hartu kontrola» Hezkuntza digitaleko programan parte hartzeko proposamena egin digu. Familientzat honako prestakuntza hauek eskainiko dituzte gure ikastetxean (formatu presentzialean eta birtualean, aldi berean):

  • Hezkuntza digitala I (irailaren 28an, asteartea, 17:00-18.45): hezkuntza-jarraibideak, guraso-kontrolak, sare sozialetako eta online jokoetako zenbait arrisku, prebentzioa…
  • Hezkuntza digitala II (azaroaren 11n, osteguna, 17:00-18.45): sare sozialetan eta online jokoetan gomendatutako doikuntzak, delituak, arriskuak eta prebentzioa.
  • Hezkuntza digitala III (otsailaren 24an, osteguna, 17:10etik 18:40era): sare sozialak eta osasun mentala: adikzioa, pertzepzio digitala eta ospe digitala.

Egin ahal izateko, beharrezkoa da 10-15 laguneko talde bat izatea, eta, gure ustez oso garrantzitsua denez gai horietan familia gisa prestatzea, guztiok parte hartzera animatzen zaituztegu. Horretarako, izena emateko formularioa jarriko dugu laster hemen ikusgai.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Categorías
Uncategorized

2021-2022 Eskolaz kanpokoak / Extraescolares


🤸🏽‍♂️🤾‍♀️Prest ditugu datorren ikasturterako eskolaz-kanpoko ekintzak! Eskaintza osoa ezagutzeko, sartu eskolaz-kanpokoen blogean: https://bit.ly/2Two7fg

Galderak: 667 60 40 51 eta salburua@athlonprestakuntza.eus

**********************


🤸🏽‍♂️🤾‍♀️Ya tenemos  preparadas las extraescolares para el próximo curso. Aquí os dejamos el enlace al blog de extraescolares, donde encontraréis toda la oferta: https://bit.ly/2Two7fg

Consultas: 667 60 40 51 y salburua@athlonprestakuntza.eus

Categorías
Uncategorized

«Mokoluzeak» taldea Egunean Behin jolasean / Grupo «Mokoluzeak» en el juego Egunean Behin

Kaixo!

Agian «Egunean Behin» aplikazioa ezagutzen duzue. Euskarazko jolas bat da, egunero hamar galdera luzatzen dituena (kultura, matematikak, artea…) eta ranking bat sortzen da.

Salburua Eskolako gurasoen artean euskararen erabilera bultzatzeko, Mokoluzeak taldea sortu dugu jolas honetan.

Parte hartu nahi baduzue, aplikazioa jeitsi eta sartu taldean! Sartzeko giltza hauxe da: E771FF.

************************

Kaixo!

Igual conocéis la aplicación «Egunean Behin». Es un juego en euskera en el que tienes que responder cada día a 10 preguntas (cultura, matemáticas, arte…) y se genera un ranking.

Con intención de estimular el uso del euskera entre las madres y los padres de la ikastola, hemos creado un grupo en el juego que se llama Mokoluzeak.

Si queréis participar, os podéis descargar la aplicación y entrar en el grupo. La llave de entrada es E771FF.

Ondo izan!

Categorías
Uncategorized

Peatonalización o peatonalización parcial / Peatonalizatzea edo zati batean peatonalizatzea

Kaixo!

Tras valorar las aportaciones de las familias  y analizar la problemática de accesos seguros al centro escolar, se decidió  en la asamblea del Ampa solicitar a las instituciones “Ganar el máximo espacio posible para el acceso peatonal de las familias al centro”.

Actualmente hay opción de acceso en vehículo privado en las calles adyacentes.

Para ello, desde la comisión de Camino Escolar Seguro del AMPA hemos elaborado estas dos propuestas que enviaremos al Ayuntamiento, y que defenderemos en el próximo Auzogune:

  • Peatonalización de Avenida de Paris y Avenida de Roma, dando acceso seguro a peatones, ciclistas y personas de movilidad reducida.
  • Peatonalización parcial de Avenida de Paris y Avenida de Roma, dando acceso seguro a peatones, ciclistas y personas de movilidad reducida.

Para más información, podéis poneros en contacto en el correo electrónico aintzira.eskolabidea@gmail.com


Ondo izan!

************************************
Kaixo!

Ikastetxeko familien ekarpenak baloratu eta ikastetxerako sarbide seguruen arazoak aztertu ondoren. AMPAren batzarrean erabaki zen erakundeei hauxe eskatzea: «ahalik eta leku gehien irabaztea familiak ikastetxera oinez sartzeko». Gaur egun, ibilgailu pribatuan sartzeko aukera dago inguruko kaleetan.

Horretarako, Eskola Bidea ziur batzordeak bi proposamen horiek prestatu ditu, eta udaletxera bidaliko ditugu, eta hurrengo Auzogunean defendatuko ditugu:

  • 1. Parisko eta Erromako hiribideen Peatonalizazioa, oinezkoei, txirrindulariei eta mugikortasun urriko pertsonei sarbide segurua emanez.
  • 2. Parisko hiribidearen eta Erromako hiribidearen Peatonalizazio partziala, oinezkoei, txirrindulariei eta mugikortasun urriko pertsonei sarbide segurua emanez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan aintzira.eskolabidea@gmail.com helbide elektronikoan.

Ondo izan!

Categorías
Uncategorized

Mugikortasun aktibo eta seguruaren aldeko kanpaina hasi da! / ¡Arranca la campaña por la movilidad activa y segura!

Salburua eskolako Guraso Elkartetik eskolara bide segurua sustatzen ari gara. Dakizuenez, lanean ari gara Udalak zebrabideak jarri ditzan, oinezkoentzako espazioa handitu dezan eta bizikleta-aparkalekuak jar ditzan… Baina, horrez gain, familiok ere gure harri koskorra jarri dezakegu, bigarren ilarak saihestuz eta kotxeak eskolako ateraino ez sartzen. Hori dela eta, pankartak jarri ditugu, eskuorriak banatuko ditugu eta materialak zabalduko ditugu sareetan, mugikortasun aktibo eta seguru baten alde. #PausozPauso

*************

Desde la Asociación de Madres y Padres de Salburua estamos promoviendo un camino escolar seguro. Como sabéis, estamos trabajando para que el Ayuntamiento ponga pasos de cebra, amplíe el espacio peatonal, incorpore aparcabicis… Pero, además, las familias también podemos poner de nuestra parte evitando las dobles filas y entrar con los vehículos hasta la puerta de la ikastola. Por eso, hemos puesto pancartas, repartiremos folletos de sensibilización y difundiremos en las redes materiales por la movilidad activa y segura.

Versión en castellano:

Categorías
Uncategorized

Hemos reivindicado otros modelos de patios y entornos escolares / Beste patio eta eskola-inguru batzuk aldarrikatu ditugu

Martxoaren 16an, Salburua Eskolako Guraso Elkartea beste 30-bat eskolarekin egon da ukondoz ukondo hauxe aldarrikatzen: patio eta eskola-inguru inklusiboagoak, hezkidetzaileagoak, aktiboagoak, sortzaileagoak eta seguruagoak. Horretarako, inplikazioa eskatu diegu Udalari eta Eusko Jaurlaritzari.

**************

El 16 de marzo, el AMPA de Salburua ha estado con otra treintena de escuelas reivindicando patios y entornos escolares más inclusivos, coeducativos, activos, creativos y seguros. Para eso, hemos pedido la implicación del Ayuntamiento y del Gobierno Vasco.

Os dejamos el manifiesto y enlaces a la noticia:

Categorías
Uncategorized

Goazen eskolara modu seguruan, osasungarrian eta aktiboan! /// Por un camino a la ikas seguro, saludable y activo.

Kaixo!

Behin familien ekarpenak jasota (eskerrik asko denei!), Eskolako Bide Segurua proposamena adostu dugu Guraso Elkartean. Laster auzoko auzogunean aurkeztuko dugu, Udalari eskatzeko sartu-irteerak eta eskolako ingurua hobetu ditzan. Gainera, datozen asteetan sentsibilizazio-kanpaina egingo dugu, ahal den neurrian kotxeen erabilera murrizteko eta bigarren ilarak gutxitzeko, gure txikiak modu seguruagoan eta osasungarrian joateko.

*************************************

Tras haber recibido las aportaciones de las familias (¡gracias a todas y a todos!), desde el AMPA hemos acordado ya una propuesta de Camino Escolar Seguro para nuestra escuela. Pronto la presentaremos en el auzogune del barrio, para solicitarle al Ayuntamiento que mejore los accesos y el entorno del centro.

Además, pronto haremos una campaña de sensibilización para intentar reducir en la medida de lo posible el uso del coche y las dobles filas y así conseguir unos desplazamientos más seguros y saludables para nuestros txikis.

Guztion artean eskolara bide segurua, osasungarria eta jasangarria egingo dugu!

Categorías
Berriak (Noticias)

Zaintzaren esperientzia: ikasketa morala / La experiencia del cuidado: un aprendizaje moral

Kaixo

Udaletxetik proposamen hau bidali digute eta zuen interesekoa izatea espero dugu.

Hola

Hemos recibido esta propuesta del ayuntamiento, esperamos sea de vuestro interés.

Categorías
Uncategorized

Eskolaz kanpokoak / Extraescolares

Kaixo!

Hemen uzten dizuegu eskolaz kanpoko ekintzen informazioa. Otsailaren 26ra arte ema dezakezue izena.

Aquí os dejamos la información sobre las extraescolares. Podéis apuntaros hasta el 26 de febrero.

Categorías
Uncategorized

Aldaialderekin; Eskola Publikoarekin! / Con Aldaialde; ¡con la Escuela Pública! /

Mariturriko Aldaialde eskola publikoko familiek manifestazioa deitu dute, eskolako egoera salatzeko, ikasleak barrakoietan ari baitira ikasten 2016az geroztik. Hori dela eta, eskola berria eraikitzea eta kalitatezko eskola publikoa aldarrikatzen dute. Salburua eskolako Guraso Elkartetik (Aintzira) bat egin dugu deialdiarekin.

Noiz: otsailaren 15ean, 15:45ean.

Ibilbidea: Legebiltzarra, General Loma kalea, Posta kalea, Foru kalea, San Prudencio Kalea, Dato Kalea, Alaba Generala kalea eta Legebiltzarra.

Aldaialdeberri guraso elkarteak mozorrotuta joateko gonbidapena egin du. http://aldaiaberri.eus

Denok eskola publikoarekin!

*****************************

Las familias de la escuela pública Aldaialde, en Mariturri, han convocado una manifestación para denunciar la situación de la escuela, porque las alumnas y los alumnos llevan desde 2016 en barracones, y reivindicar la construcción del nuevo centro y una escuela pública vasca de calidad, para todas y todos.

Desde la Asociación de Madres y Padres de Salburua (Aintzira) nos hemos adherido a la convocatoria.

Cuándo: lunes 15 de febrero a las 15:45.

Recorrido: Parlamento Vasco, calle General Loma, calle Postas, calle Fueros, calle San Prudencio, calle Dato, calle General Álava, Parlamento.

El AMPA Aldaialdeberri anima a acudir disfrazada/o. http://aldaiaberri.eus

¡Por la escuela pública, la de todas y todos!

Categorías
Uncategorized

Urteko batzarra. Parte hartu! / Asamblea anual. ¡Participa!

Kaixo guztioi!

📌 Otsailaren 23an, asteartea, 17.15etan, Guraso Elkartearen urteko Batzar Orokorra egingo dugu.

Tokia: eskolako gimnasioa edo telematikoa (araudiaren eta osasun-egoeraren arabera). Jarraian daude gai-zerrenda eta beste xehetasun batzuk:

Animatu eta parte hartu!

**********************

¡Hola a todas y a todos!

📌 El martes 23 de febrero a las 17.15 celebraremos la Asamblea anual de la asociación de madres y padres de la escuela Salburua.

Lugar: en el gimnasio de la escuela o por vía telemática (en función de la normativa en vigor y la situación sanitaria). Aquí dejamos el orden del día y otros detalles:

¡Anímaos a participar!

Categorías
Uncategorized

Matriculación / Matrikulazioa

Martxan da jada gure eskolan matrikulatzeko epea. Eskaerak urtarrilaren 18tik 29ra egin behar dira. Informazio guztia eskolako webgunean: https://salburuahlhi.hezkuntza.net/

*******************************

Ya está en marcha el proceso para matricularse en nuestra escuela. El plazo para entregar la solicitud es del 18 al 29 de enero. Toda la información en la web del centro: https://salburuahlhi.hezkuntza.net/