Categorías
Berriak (Noticias)

2018 11 28 Fair Saturday

Kaixo guztioi,

Ohar honen bidez, “Fair Saturday” egunera gonbidatu nahi zaituztegu, eskolako gimnasioan antolatu dugun film laburren emanaldira.

Zer da “Fair Saturday”-a?

Azaroko azken larunbat guztietan -hau da, Black Friday-ren hurrengo egunean-, hiri desberdinetako milaka artistak eta kultur gunek munduan bakarra den jaialdi batean hartzen dute parte, beren ekitaldiarekin proiektu sozial bat laguntzeko asmoz.

Fair Saturday: kulturaren bitartez gizartea hobetzeko eguna.

Nola gehitu gara?

Kultura kalean elkartearekin bidez. Elkarte horrek KORTERRAZA film laburren jaialdia antolatzen du, besteak beste. Gurean, KORTERRAZA-TXIKIko emanaldi berezia proiektatuko du.

Zein elkartasun proiekturekin egin dugu bat?

AFANIS elkartearekin. Gure lurraldean, urtero Oporrak Bakean proiektua aurrera eramaten du elkarte honek. Proiektu horren bitartez, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 9 eta 12 urte bitarteko umeek gure artean igaro ditzakete udak harrerako familiekin

Noiz ospatuko dugu?

Fair Saturday-a azaroaren 24an ospatzen da. Beraz, larunbat horretan 18:00etatik aurrera KORTERRAZA TXIKIARI ekingo diogu gure eskolako gimnasioan.

Zenbat iraungo du?

Proiekzioak 70 minutu inguruko iraupena izango du.

Baina nola lor dezaket nire sarrera?

Sarrerak 2€an salduko ditugu. Jasotzen dugun diru guztia AFANIS elkarteari emango diogu bere osotasunean. Sarrerak datozen ostiraletan, hau da, azaroaren 9, 16 eta 23an erosi ahal izango dira eskolako guraso elkartean 17:00etatik 18:00etara. Edo helbide honen bitartez ere badaukazue erreserbatzerik: http://korterraza.com/korterraza-txiki/

Animatu zaitezte arratsalde hotz bat elkartasun giro onean igarotzera.


Kaixo guztioi,

Mediante esta nota os queremos invitar a participar con nosotras y nosotros en una proyección de cortos que con motivo del “Fair Saturday” vamos a celebrar en el gimnasio de nuestra escuela.

¿Qué es eso del Fair Saturday?

Fair Saturday es una movilización cultural con impacto social que tiene lugar cada último sábado de noviembre, al día siguiente de Black Friday, máximo exponente del consumismo. Artistas y entidades culturales de todo el mundo se unen en un festival global, con un solo requisito: apoyar a través de su evento un proyecto social de su elección

Fair Saturday, un día para mejorar la sociedad a través del arte y la cultura.

¿Cómo nos sumamos?

A través de la asociación Kultura Kalean. Esta asociación que entre otras actividades organiza el festival de cortos KORTERRAZA, proyectará una sesión especial de KORTERRAZA-TXIKI.

¿Qué proyecto social vamos a apoyar?

A la asociación AFANIS. Esta asociación lleva adelante todos los años el proyecto Vacaciones en Paz. El cual posibilita que todos los veranos niños y niñas saharauis de entre 9 y 12 años procedentes de los campamentos de refugiados, tengan la oportunidad de pasar sus veranos con sus familias alavesas de acogida.

¿Cuándo va a ser?

El Fair Saturday, se celebra el 24 de noviembre, por lo tanto ese sábado a las 18:00 de la tarde, comenzará la proyección del especial de KORTERRAZA TXIKI en el gimnasio.

¿Y esto cuánto dura?

La proyección tendrá una duración aproximada de 70 minutos.

¿Vale bien, pero cómo consigo mi entrada?

Las entradas tendrán un precio de 2€, y la recaudación se destinará íntegramente a AFANIS. Las entradas las podréis comprar directamente los viernes 9, 16 y 23 de noviembre, en los locales de la AMPA entre las 17:00 y las 18:00. O sino la podréis reservar a través del siguiente enlace http://korterraza.com/korterraza-txiki/

Animaos, que mejor manera de pasar una fría tarde de noviembre al calor de la solidaridad y con una sonrisa en los labios.