‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’
Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko GEU elkarteak kudeatzen duen proiektua.
Irailak 27
Arantzabela Ikastola
(Joaquin Collar, 2)
- 17.00etan ‘Pantxika eta Txinparta’ Zurrumurru. Oparirik onena… festa bat! Festarik onena… lagunek prestatzen dutena! Pantxika eta Txinparta magia, musika eta mila jolasetako bidaian galduko dira…
- 18.00etan ‘Amets harrapakaria’ egiteko tailerra. Kolore eta forma ezberdinetako amets harrapakariak egingo ditugu artilea, lumak, hostoak etb. erabiliz.
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzaileak: Arantzabela Ikastolako guraso elkartea, Urtxintxa, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza
Jatorrisko agiria (Documento original) PDF