Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LOMCE-AREN KONTRAKO KALEGIRA (KALEGIRA EN CONTRA DE LA LOMCE)

lomceez

LOMCE-AREN KONTRAKO KALEGIRA

Familia agurgarriak:

Aste honetan LOMCEaren inguruan bi ekintzen berri eman nahi dizuegu:

  • Ekainak 4, osteguna, arratsaldeko 6etan HEGOALDE GIZARTE ETXEAN: EHIGE-k antolatuta (euskalerriko guraso elkarteen federakuntza) LOMCE eta HEZIBERRIREN inguruan hitzaldi bat aurrera eramengo da.
  • Ekainak 5, ostirala, arratsaldeko 6etan, Korreoseko plazan (Postas kalea): Gure Hezkuntza Gasteiz plataformak antolatuta, LOMCE legearen kontrako festa eta Kalegira-manifestazioa. Parte hartuko dugun familiak arratsaldeko 5etan elkarrekin habiatuko gara ikastetxetik erdialderuntz.

Bi ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!!

 


KALEGIRA EN CONTRA DE LA LOMCE

Estimadas familias:

Os informamos de dos actividades para esta semana en relación con la LOMCE:

  • El Jueves, 4 de Junio, a las 18h en el C.C. HEGOALDE: Organizado por EHIGE ( la confederación de AMPAs de la escuela pública, a nivel de Euskal Herria), trendrá lugar una charla sobre la LOMCE y HEZIBERRI
  • El viernes 5 de Junio a las 18h en la plaza de Correos (c/Postas), Fiesta y Kalegira-manifestación en contra de la LOMCE, organizado por la plataforma Gure Hezkuntza Gasteiz. Las familias que queramos participar saldremos juntas desde el colegio hacia el centro a las 17h.

Os animamos a participar en ambas actividades!!!

  

lomcez


Categorías
LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

KONZENTRAZIOAK 28-29 (concentraciones)

   
 
  

Relacionado con este artículo: https://aintzira.wordpress.com/2015/05/23/lomceren-lehen-hezkuntzako-3-mailako-proba-prueba-de-3o-de-primaria-de-la-lomce/

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LOMCEREN LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO PROBA (PRUEBA DE 3º DE PRIMARIA DE LA LOMCE)

lomcez

LOMCEREN LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO PROBA

SALBURUA IKASTETXEAN!!!

Jakinarazten dizuegu atzo, ostiral arratsaldean, Hezkuntza Sailak gure ikastetxearen Zuzendaritzari jakinarazi diola Salburua Ikastetxea aukeratua izan dela LOMCEk ezartzen duen Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzako proba egiteko.

Guraso Elkarteak, irakasleek eta Ordezkaritza Organo Gorenak askotan adierazi dute Hezkuntza Lege berri honen kontra daudela.

Proba hau inposatzearen kontra gaude, uste dugulako kaltegarria dela gure seme-alabentzat: hankaz gora ipiniko du Lehen Hezkuntzako ziklokako antolaketa eta orain arte egindako lan guztia 4. Mailako froga diagnostikoekin, ez baitugu aukerarik izango aurreko urteko emaitzekin konparaketak egiteko.

PROBA HONEK EZ DU INOLAKO JUSTIFIKAZIO PEDAGOGIKORIK ETA LOMCEREN APLIKAZIO HUTSA DA.

 


PRUEBA DE 3º DE PRIMARIA DE LA LOMCE

 EN EL CEIP SALBURUA!!!

Os comunicamos que ayer, viernes a la tarde, el Departamento de Educación ha comunicado a la Dirección de nuestro colegio que el CEIP Salburua ha sido elegido como uno de los 30  centros escolares en los que se hará la prueba que establece la LOMCE para los alumnos y alumnas de 3º de primaria.

La Asociación de Madres y Padres, el claustro y el Órgano de Máxima Representación del centro han expresado en numerosas ocasiones su oposición a esta nueva Ley de Educación.

Estamos en contra de la imposición de esta prueba, que consideramos perjudicial para nuestros hijos e hijas, ya que romperá con la organización por ciclos y echará por tierra nuestro sistema de evaluaciones de diagnóstico, que hasta ahora se realizaba en 4º de primaria, ya que no permitirá realizar comparativas con el trabajo desarrollado hasta el momento.

ESTA PRUEBA NO TIENE NINGUNA JUSTIFICACIÓN PEDAGÓGICA Y VIENE IMPUESTA POR LA LOMCE.

 


imagen_pdfmini Jatorrisko agiria (Documento original) PDF

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

2014 12 19_Lomce EZ

20141219_085749

 

Con la foto de la ultima concentración del año nos despedimos hasta la próxima.

 

Felices fiestas a todos.

Zorionak eta Urte Berri On

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LOMCE-AREN KONTRAKO KONZENTRAZIOAK (CONCENTRACIONES EN CONTRA DE LA LOMCE)

lomceez

LOMCE-AREN KONTRAKO KONZENTRAZIOAK

LEHENENGOA OSTIRAL HONETAN!!!

Pasa den ikastaroan ezagutzen hasi ginen Espainiako Gobernuak hezkuntza lege berria onartu nahi zuela, LOMCE izena izango zuena, hezkuntzaren kalitatea hondatzen duen legea dela, oinarrizko zerbitzu publikoen suntsitzea bultzatzen duena. Izan ere, ondoko neurriak ezartzen ditu: errebalidak, curriculumaren zentralizazioa eta kontrola, ikasleen sailkapena, erlijioa indartzea, hezkuntzaren pribatizazioa…

Hezkuntza komunitate guztia agertu zen lege honen kontra, eta gure ikastetxean ere familiek eta irakasleek hainbat ekintza antolatu genituen gure aurkako jarrera adierazteko, baina azkenean inolako akordiorik gabe onartu zutela ikusi genuen. Eusko Jaurlaritzari ere entzun genion aurka zegoela, errekurritu zutela eta oharkabean pasako zela.

Hala ere, aurten badakigu lege hau gure ikastetxeko geletan dagoela jada, Hezkuntza Sailak emandako jarraibideak direla medio,  eta oraindik ez dagoela gure hezkuntza sisteman izango duen eraginari buruzko informazio argi eta objektiboa, azken finean, gure seme-alaben heziketan eragingo dituen ondorioez.

Salburuako LOMCE EZ taldean, hainbat guraso eta irakaslek osatua, LOMCEren garapen-prozesua gertutik jarraitzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, datozen hilabeteak klabeak izango direlako beronen eragina baloratzeko, beraz, ostiralero ikastetxeko patioan kontzentrazio bat egitea proposatzen dizuegu, 8:45etik 9etara LOMCEren kontra gaudela erakusteko eta kalitatezko euskal eskola publikoa babesteko.

Ostiral honetan, azaroaren 7a, hasiko gara, ANIMATU!!!

—————————————————————————

CONCENTRACIONES EN CONTRA DE LA LOMCE

LA PRIMERA ESTE VIERNES!!!

El curso pasado empezamos a conocer que el Gobierno español quería aprobar una nueva ley de educación, que iban a llamar LOMCE y que era una Ley que deteriora seriamente la calidad de la educación y que promueve el desmantelamiento de los servicios públicos básicos. Y es que impone las reválidas, la centralización y control del currículum, la segregación del alumnado, el  refuerzo de la religión, la privatización de la enseñanza…

Toda la comunidad educativa se posicionó en contra de esta Ley y en nuestro centro las familias y el profesorado también nos movilizamos para expresar nuestro rechazo, pero al final vimos cómo la aprobaron sin ningún consenso. También oímos decir al Gobierno Vasco que estaba en contra y que la habían recurrido, que “pasaría desapercibida”…

Sin embargo, este año sabemos que esa Ley ya ha llegado a nuestras aulas a través de las instrucciones dadas por el Departamento de Educación, y que todavía no hay una información clara y objetiva sobre los efectos que tendrá la LOMCE en nuestro sistema educativo, en la educación de nuestros hijos e hijas.

En el grupo LOMCE EZ de Salburua, formado por padres/madres y profesorado, creemos que es necesario seguir de cerca el proceso de desarrollo de la LOMCE, ya que los próximos meses serán claves para valorar el impacto de las medidas que impone, así que, os proponemos concentrarnos todos los viernes, de 8:45 a 9:00 en el patio para mostrar nuestro rechazo a la LOMCE y defender una escuela pública vasca de calidad.

Empezamos este viernes 7 de noviembre, ANIMAOS!!!

lomcez—————————————————————————

imagen_pdfmini Jatorrisko agiria (Documento original) PDF

Aqui os dejamos las fotos de la concentracion:

 

 

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

2013 06 06_LOMCErik GABEKO JAIA

lomcerik gabeko———————————————————————————————–

Aquí os podéis descargar el archivo:

imagen_pdfmini  Lomcerik gabeko Jaia PDF

———————————————————————————————–

Y aqui os dejamos alguna foto mas de la recogida de firmas:

Argazkiak /Fotos 

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

2013 06 02_LomcEZ Recogida de firmas

lomcez———————————————————————————————–

Ya se esta en marcha la recogida de firmas:

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LOMCE EZ, GURE HEZKUNTZA BAI


gureezkuntzabai

LOMCE EZ, GURE HEZKUNTZA BAI

 

Kaixo familiak:

LOMCE EZ, GURE HEZKUNTZA BAI, plataformako ordezkari bat gure eskola bisitatuko du, Lomcea ezartzerakoan hurrengo ikasturtean sortuko diren arazoen inguruan eztabaidatzeko. Bilera hau ASTELEHENEAN, APIRILAK 7, izango da, 17:30ETAN ESKOLAKO LIBURUTEGIAN. Interesatuta egon zaitezketen familia guztiak parte hartzera animatzen zaituztegu.

  ———————————————————————————————–

Hola familias:

Un representante de la plataforma “LOMCE EZ, GURE HEZKUNTZA BAI», visitará nuestra escuela para realizar una pequeña reunión en torno a la problemática de la implantación de la Lomce el curso que viene. Dicha reunión será el LUNES 7 DE ABRIL, A LAS 17:30h EN LA BIBLIOTECA DE LA IKASTOLA. Os animamos a todas las familias que esteís interesadas a participar.

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LomcEZ_ EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI, 27 eta 28rako mobilizazioak

euskal herrian gure hezkuntza eraiki

Espainiar Estatuko Senatuak onespena eman ostean LOMCE, Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa eraikitzeko gainditu beharreko lehen oztopoa, Madrileko Kongresutik pasako da azaroaren 28an, behinbetiko onartua izateko. LOMCE, Hezkuntza Lege izateko, dagoeneko Estatu Espainolean egin beharreko bidearen amaierara iristen hasia da. Hala ere, bidearen amaierara bidearen hasieran zuen bakardade eta kontrakotasun gehiagorekin iritsiko da.
Makina bat dira LOMCE lege egitasmo honen aurka eginiko ekimen eta mobilizazioak, baina Euskal Herrian jarrera defentsiboa hautatu beharrean jarrera ofentsibo batekin aurre egiten ari gatzaizkio. Euskal Herrian “LOMCEri ez” soil batetik haratago, honi aurre egin eta bere aplikazioa ekiditeko moduak lantzen ari gara. Edozein kasutan, eraso berri honi eta etorkizunean etor daitezkeen erasoei aurre egiteko modurik egokiena, Euskal Herrian behar eta nahi dugun Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntza dela pentsatzen dugu. Honela bada, azken hamarkada luzetan, inposatu nahi izan dizkiguten lege eta dekretuen gainetik bestelako hezkuntza eredu bat ehuntzen joan gara. Asko dugu oraindik egiteko, baina orain arteko bide hori aintzat hartuz, baditugu abiapuntu diren eta garatzeko premia dutela uste dugun adostasun zabala batzen duten oinarrizko edukiak:
· Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzailea, integratzailea eta
hezkidetzailea. Aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua.
· Euskal Herriarentzat curriculum propioa.
· Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra.
· Hezkuntza komunitate zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabaki eta
kudeaketan.
· Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa.
Hau honela, hezkuntzako eragile ezberdinek, aldez aurretik egin dugun moduan, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak erabili ditzatela. Eta honekin batera gure herriko gobernu, alderdi, hezkuntza eragile eta jendarte osoari dei egiten diogu gure herriak behar eta nahi duen hezkuntza indartzeko eta Euskal Herrian erabaki eta eraiki dezagun pausoak ematera.
Gure aldetik, deialdi hau luzatzen dugun eragileok, edozein delarik ere gobernu eta alderdien jarrera, LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplika ez dadin estrategia komunak lantzeko gure konpromisoa berresten dugu eta horretan ari gara lanean. Eta arestian aipatutako ezaugarrien baitan, Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren bidean lan eginez bururaino eramateko konpromisoa hartzen dugu.
Tamaina honetako erasoen aurrean konpromisoak hartzeko garaia dela pentsatzen dugu. Beraz, Euskal Herriko hezkuntza komunitateari eta jendarte osoari dei egiten diogu LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren eraikuntzan parte aktibo izatera. Bide horretan, azaroaren 28an, LOMCEa Espainiar Kongresuan behin-betiko onartuko den egunean, ikastetxeetan egingo diren elkarretaratzeetan eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko diren manifestazioetan parte hartzerako deia egiten dugu.
· Bilbon, 18:30etan Eliptika plazatik
· Iruñean, 18:00etan Autobus Geltoki zaharretik.
· Gasteizen, 18:00etan Bilbo plazatik
· Donostian. 18:30etan Bulebarretik.
Honekin batera, azaroaren 27an Eusko Legebiltzarrean LOMCEren inguruko eztabaida monografikoa izango delarik, elkarretaratzea burutuko dugu 11:30etan alderdi politikoei gure aldarrikapenak entzun, LOMCE ez ezartzeko konpromisoa har eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun ezkuntzaren eraikuntzan pausoak emateko engaiamendua publikoki adieraz dezaten eskatzeko.
Euskal Herrian, 2013ko azaroaren 26an

———————————————————————————————–

Tras ser aprobada en el Senado español, la LOMCE pasa este jueves día 28 por el Congreso de Madrid para ser definitivamente aprobada. La LOMCE, primer obstáculo para la construcción de un sistema educativo propio en Euskal Herria, ha llegado al último paso en su camino para ser una ley de educación, pero aún así acaba su recorrido como lo empezó; en la más absoluta soledad y con más oposición que nunca.
Han sido innumerables las movilizaciones e iniciativas en su contra, pero en Euskal Herria, más allá de la denuncia y la oposición, hemos optado por una posición ofensiva y trabajar los modos para que no llegue a aplicarse. En cualquier caso, ante este y cualquier otro ataque, sólo nos queda construir nuestro Sistema Educativo Propio. En este camino, no partimos de cero. En la últimas décadas, gracias al compromiso y a la voluntad demostrada por toda la comunidad educativa, y mediante los amplios acuerdos conseguidos, hemos ido tejiendo otro modelo educativo por encima de leyes y decretos que se nos han querido imponer.
Tenemos mucho por hacer, pero teniendo en cuenta el camino recorrido y partiendo de los contenidos básicos logrados de manera consensuada, creemos que tenemos la base necesaria para desarrollarlos y profundizar en ellos:
· Una educación inclusiva, compensadora, integradora y coeducativa que garantice el desarrollo de
todo el alumnado. Basada en la igualdad de oportunidades, en la equidad y en la calidad.
· Curriculum propio para Euskal Herria.
· Un único modelo lingüístico que formará alumnado euskaldun y plurilingüe.
· Participación democrática de la comunidad educativa y la ciudadanía en las decisiones y gestión de
la educación.
· Un marco normativo propio que incluya los puntos mencionados anteriormente.
Una vez más, los agentes educativos exigimos a los partidos políticos, a los parlamentos y a los gobiernos tanto de Navarra como de la Comunidad Autónoma Vasca que de ninguna manera se aplique la LOMCE y que al mismo tiempo, den pasos y pongan todos los medios necesarios para que en Euskal Herria podamos construir nuestra educación, sin injerencias externas.
Por nuestra parte, cualquiera que sea la posición adoptada por los diferentes gobiernos y partidos políticos, los agentes educativos nos comprometemos a no aceptar ninguna imposición, hacer frente a la LOMCE y elaborar estrategias comunes para que no se aplique en nuestro pueblo.
De la misma manera, nos comprometemos a seguir trabajando y desarrollar completamente los términos que hemos apuntado anteriormente, en el camino hacia el sistema educativo propio que queremos y necesitamos en Euskal Herria.
Ante la magnitud de esta agresión, creemos que ha llegado el momento de adquirir compromisos. Es por ello que hacemos un llamamiento a la comunidad educativa de Euskal Herria y así mismo al conjunto de la sociedad a hacer frente a la LOMCE, así como a participar activamente en el proceso de construcción de nuestro Sistema Educativo Propio. En este camino el próximo jueves 28 de noviembre, día de la aprobación definitiva de la ley en el Congreso español hacemos un llamamiento a participar en las concentraciones convocadas en los centros educativos así como en las manifestaciones que se celebrarán en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria:
· Bilbo, 18:30 desde la plaza Elíptica.
· Iruñea, 18:00 desde la antigua estación de autobuses
· Gasteiz, 18:00 desde la plaza Bilbao
· Donostia, 18:30 desde el Boulebard
Además de todo esto, el próximo miércoles 27 de noviembre nos concentraremos ante el parlamento de Gasteiz donde tendrá lugar un debate monográfico sobre la LOMCE y haremos llegar nuestras reivindicaciones y exigiremos a los partidos políticos que hagan público su rechazo a la LOMCE y se comprometan a dar pasos reales en la creación de un Sistema Educativo Propio.
En Euskal Herria, a 26 de noviembre de 2013

———————————————————————————————–

ATT00007

imagen_pdfmini Jatorrisko agiria (Documento original) PDF Eus, PDF Cas,

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

2013 05 28_LomcEZ Argazkiak

lomcez———————————————————————————————–

Nota: Si no podéis ver el vídeo correctamente aquí tenéis el enlace de youtube

———————————————————————————————–

EITB TELEBERRI NOCHE (2013 05 29)

Nota: Podéis ver la noticia a partir del minuto 22:50.

———————————————————————————————–

   imagen_pdfmini  Berriak (Noticias en prensa) PDF

———————————————————————————————–

Argazkiak /Fotos 

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

28_05_2013 LomcEZ puzzle

LOMCEZ_2.1

Kaixo, familia!

Bi astez LOMCEk irakasle, ikasle eta familiei nola eragingo digun ezagutu dugu. Hezkuntza komunitatearen adostasunik gabe onartzen den beste Hezkuntza Lege berri bat da, hezkuntzaren kalitateari kalte handia egiten diona eta oinarrizko zerbitzu publikoen desegitea bultzatzen duena. Bi urtetan indarrean sartuko da, eta gure ikastetxeko umeen etorkizuna baldintzatuko du. Izan ere, beste ondorio batzuen artean:

  • Hezkuntza etapa bakoitza bukatzean ikasleek ebaluazio-probak izango dituzte, DBH eta Batxilergoan antzinako «rebaliden» modukoak izango direnak, gainditzea  beharrezkoa izango baita etapaz pasatzeko. Gobernuak azterketa hauen edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezarriko ditu.
  • DBHko 2. mailan ikasleak bereiztea proposatzen dute, 14 urterekin, beraien ahalmenen arabera. Hezkuntza-bideak oso goiz aukeratzera behartzeak ikasleen garapen pertsonala, hezkuntza integrala eta aukera berdintasuna mugatu egiten ditu.
  • Gelako ikasle kopurua %20 handituko da. Bestetik, irakasleak bajaren 11. egunetik aurrera soilik ordezkatuko dituzte. Honek hezkuntzaren jarraitutasuna eta kalitateari kalte handia egingo dio .
  • Lege berriak hiru mailatan banatzen ditu irakasgaiak, eta hirugarren mailan uzten du euskara, bere ezagutza eta erabilera bermatu gabe. Oinarrizko irakasgaietan Hezkuntza Ministerioak erabakiko du edukien %100a, baita ebaluatzeko irizpideak ere, Euskal Administrazioari parte hartzeko aukerarik utzi gabe .
  • Administrazioak ez ditu beharrezkoak diren plaza publikoak bermatu behar izango.
  • Erlijio ikasgaiari balio akademiko osoa ematen zaio berriz ere- espediente akademikoan kontuan hartuz, beraz, beka bat eskatzeko kontuan hartuko da, adibidez- eta behin betiko desagertuko da herritartasunerako hezkuntza.

Lege honekiko gure desadostasuna erakutsi nahi dugu, ekintza koloretsu eta dibertigarri baten bidez: bihar, asteartea 28, umeek puzzlea eginda eta margotuta ekartzeko proposatzen dizuegu, 5etan patioan elkartu eta talde argazki erraldoia ateratzeko, irakasle, guraso eta ikasleen artean «LOMCE EZ» hitzak osatuz. Umeek txapa bat egin ahal izango dute, eta geletarako bost ipuin zozketatuko ditugu .

Argazkia Guraso Elkarteko blogean ikusi ahal izango dugu:

www.aintzira.wordpress.com

ANIMA ZAITEZTE!!!

———————————————————————————————–

Kaixo, familia!

Hemos estado dos semanas conociendo cómo nos afectará la LOMCE a alumnado, familias y profesorado. Es otra nueva Ley de Educación que se aprueba sin el consenso de la comunidad educativa, que deteriora seriamente la calidad de la educación y que promueve el desmantelamiento de los servicios públicos básicos. En dos años entrará en vigor y condicionará el futuro de los niños y niñas de nuestro centro, porque entre otras consecuencias

  • Al finalizar cada etapa educativa el alumnado será evaluado mediante unas pruebas externas, que en la ESO y en el Bachillerato tendrán el carácter de las antiguas «reválidas» pues si no las superan l@s alumn@s no podrán pasar a la etapa siguiente. El gobierno establecerá el contenido de los exámenes y los criterios de evaluación.
  • Se propone diferenciar al alumnado, en 2° de la ESO, con 14 años según sus aptitudes. Obligando a decidir muy tempranamente los itinerarios educativos, se limita el desarrollo personal de las alumnas y alumnos, la educación integral y la igualdad de oportunidades.
  •  Suben los ratios de alumn@s por aula, un 20%. Por otro lado, solo se sustituirá al profesorado a partir del 11° día de baja, lo que perjudicará tanto la calidad como la continuidad de la enseñanza.
  • La ley divide las asignaturas en tres niveles, y deja el euskera en el último nivel no garantizando su conocimiento y su uso.En las asignaturas principales el 100% de los contenidos los decide el Ministerio Educación, sin participación de la Administración Vasca.
  •  La Administración ya no estará obligada a garantizar la existencia de plazas públicas suficientes.
  •  Se vuelve a dar plena validez académica a la asignatura de religión contar en el expediente académico por lo que se contabilizar para pedir una beca, por ejemplo y desaparece definitivamente la materia Educación para la ciudadanía.

Queremos mostrar nuestro rechazo a esta Ley mediante una acción colorida y divertida: os proponemos que mañana, martes 28, los niños y las niñas traigan el puzzle hecho y pintado, para juntarnos a las 5 en el patio y sacarnos una gran foto colectiva formando las palabras «LOMCE EZ» entre profesor@s, padres, madres y alumn@s. Los niños y niñas podrán hacerse una chapa y sortearemos cinco cuentos para las aulas.

La foto la podremos ver en el blog del AMPA:

www.aintzira.wordpress.com

ANIMAROS !!!

———————————————————————————————–

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LomcEZ puzzle Haundia

LOMCEZ_2.1lomcezpuzzle

LomcEZ puzzle

———————————————————————————————–

Argazkiak /Fotos 

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

LomcEZ puzzle

LOMCEZ_2.1

Kaixo familia!!

Duela gutxi arte LOMCE hitzak ez zigun gauza handirik esaten, urruneko kontutzat genuen. Baina orain jakin badakigu LOMCE Espainiako Gobernua prestatzen ari den Hezkuntza-Lege berria dela, eta 2014-2015 ikasturterako onartu nahí dutenez hezkuntza-komunitate guztiarengan eragina izango lukeela: ikasleengan, irakasleengan, gurasoengan …

Ikastetxeko guraso eta irakasle batzuk elkartu dira, «zerbait egiteko» asmoarekin, lege berri hau atzera pausu handia dela uste baitugu. Uste dugu lehenengoa informatzea dela, beraz …

JOLAS BAT PROPOSATZEN DIZUEGU!!!

Datorren astetik aurrera umeek etxera puzzle baten sei zati eramango dituzte (LOMCEZ PUZZLE), eta mozru. margotu eta gordetzera animatzen zaituztegu, puzzlea osatu ahal izateko. Maiatzaren 28an, asteartea, ipuinak eta jolasak zozketatuko ditugu puzzlea osorik ekartzen duten umeen artean.

Parte hartzera animatzen zaituztet eta zaituztegu, dibertigarria den zerbait egin eta denongan eragina izan dezakeen zerbaiten berri izateko.

———————————————————————————————–

Kaixo familia!!

Hasta hace poco la palabra LOMCE nos sonaba lejana y no nos decía mucho, pero ahora sabemos que la LOMCE es la nueva Ley de Educación que está preparando el Gobierno Español, que la quieren aprobar para aplicarla a partir del curso 2014-2015, y que afectaría directamente a toda la comunidad educativa:
alumnado, profesorado …

Se han juntado padres, madres y profesorado de nuestro centro educativo con la intención de «hacer algo», porque nos parece que esta nueva ley supone un retroceso en muchos aspectos, y creemos que lo primero es informar, así que …

OS PROPONGO Y PROPONEMOS UN JUEGO!!!

A partir de la semana que viene los niños y niñas irán llevando a casa seis piezas de un puzzle (LOMCEZ PUZZLE) y os animamos a que las recorten, pinten y guarden, para poder completar el puzzle. El 28 de mayo, martes, sortearemos cuentos y juegos entre los niños y niñas que traigan el puzzle completo.

Os animo y animamos a participar, como forma de hacer algo divertido y de informarnos sobre algo que nos afecta a todos y todas.

———————————————————————————————–

imagen_pdfmini Jatorrisko agiria (Documento original) PDF

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Que es la LOMCE

Videos sobre LOMCE

Os dejamos aqui unos videos sobre la LOMCE.

———————————————————————————————–

Categorías
Berriak (Noticias) LOMCE EZ Noticias sobre la LOMCE

Werten Erreformari Ez (No a la reforma de Wert)

LOMCE

Martxoaren  2ko sindikatuek LOMCEren kontrako manifestazioa antolatu dute herrialdeka.

———————————————————————————————–

El dia 2 de Marzo,  los sindicatos han convocado una manifestación en contra de la LOMCE por provincias.

———————————————————————————————–

imagen_pdfmini Jatorrisko agiria (Documento original) PDF